Antzuolako udalak onartu du Atez Ateko Bilketa martxan jartzea

Goiena.net hedabideak eman du albistea: “Osoko bilkurak onartu du atez atekoa Antzuolan hastea“. Antzuolako Udalak uste du urte bukaerarako edo datorren urte hasierarako zaborrak atez ate batzen has daitezkeela. Antzuolako osoko bilkurak ontzat eman zuen Mankomunitatearen proposamena, aldeko zazpi botorekin: udal gobernu taldearen bostak eta Aralar-Zutik-Ezker Batua koalizioaren biak. EAJko hiru zinegotzitik bi joan ziren, eta abstenitu egin ziren; PSE-EEko zinegotzi bakarra ez zen joan. Egun batzuk lehenago Debagoieneko mankomunitateak AABk faseka eskualde osoan jartzea erabakia zuen.

One Response to “Antzuolako udalak onartu du Atez Ateko Bilketa martxan jartzea”

  1. Walk Behind Mowers(e)k dio:

    [...]the time to read or visit the content or sites we have linked to below the[...]……

    [...]here are some links to sites that we link to because we think they are worth visiting[...]……

Leave a Reply

*