Hernaniko bataila: zabor-gerrako albisteak

Usurbildarren kontra Gipuzkoako partidu nagusiek eta Diario Vascok egindako erasoa txiki geratuko da Hernaniko herritarrei gainera datorkien bonbardeoaren ondoan. Zabor-kolpe deigarrienak bilduko ditugu hemen.

Uztailaren 11an Hernaniko udalak Atez Ateko Bilketaren emaitzen berri eskaini zuen: “81% de reciclaje en Hernani” (DV). Laburbilduta, Txintxurreta zinegotziak eta Beitialarrangoitia alkateak adierazi zuten: bilketa selektiboa %35etik %81era igo dela; errefusa 442 tona izatetik 68ra jaitsi dela; errefusaren tratamenduan 42.127 euro aurrezten ditu udalak hilean, urtean milioi erdi euro; lehen hilabetean 251 tona organiko bildu dira Hernanin, Gipuzkoa osoan 5. kontainerrarekin bilduaren halako 3,6.

Hamakaibaten erantzuna: “Ayuntamiento “oculta los datos” del “puerta a puerta” Noticiasen eta “Gobernu Taldeak Atez Atekoaren datuak ezkutatzen ditu” Hernaniko Kronikan. Alegia: hirugarren astean Hernanin errefusa %69 igo dela; hasieran agindutako 8 langileren ordez 16 hartu dituztela, azkenerako 30 beharko direla; 40.000-50.000 tona zabor “desbideratu” egiten dela.

EAJ-PNVk ez dio Hamaikabati nagusitasun osoa laga nahi eta dio: “Según el PNV, Hernani va a perder un millón de euros al año por el PaP” (DV).  Funtsean: maiatzean 248 tona zabor ondoko herrietara joan zirela, sortzen diren hondakinen %48.

PSEek ere ez du zabor-gerran posizioa galdu nahi eta artikulu berean salatzen du AAB txapuza dela, askoz hobea dela bostgarren kontainerra.

Orain galdera: nolaz ateratzen ote dituzte Hernaniko ia 20.000 biztanleek 248 tona zabor hilabetean ondoko herrietara? Zenbat kotxe-bidai-boltsatan? Hernaniarrak hain esajeratuki zabarrak direla, ala salaketon egileak berak dira benetan zabor-jendea?

One Response to “Hernaniko bataila: zabor-gerrako albisteak”

  1. reconquistar(e)k dio:

    [...]The information mentioned in the article are some of the best available [...]……

    [...]below you’ll find the link to some sites that we think you should visit[...]……

Leave a Reply

*