Nafarroako Bortziriak eta Mendialdeko mankomunitateak Atez Ateko Bilketaren alde
“Los presidentes de dos Mancomunidades plantean la recogida puerta a puerta. Irisarri y Zabalo creen que es la Ășnica alternativa a que se cree una incineradora en Navarra” titulatu du Diario Vascok. Mendialdeko mankomunitatearen (Arano, Areso, Goizueta, Larraun, Leitza eta Lekunberri) presidente Xabier Zabalok eta Bortzirietakoaren (Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka) presidente Patxi Irisarrik uste dute orain dela Nafarroako hondakin plan nagusia aldatu eta intzinerazioari bidea ixteko unea.