San Markoko zuzendaritzaren erantzuna kolpeari: Atez Atekoak segiko du

2010-07-17

Imanol Azpiroz San Markoko une honetako presidenteak, Marian Beitialarranbeitia Hernaniko alkateak eta Duñike Arrizabalaga Donostiako EBko zinegotziak prentsaurrekoz erantzun zieten San Markon boterea hartu duten EAJ, H1! eta PSEk egunotan esandakoei: “Atez atekoa geldiezina dela erantzun die San Markok PSE, H1 eta EAJri. Imanol Azpiroz San Markoko lehendakariak diputazioari leporatu dio «Gipuzkoa errausketaren aldeko ‘lobby’-ari» saltzea” (Berria), “Sanmarkoko aldaketek ez dute atez atekoan eraginik izango” (Gara) eta “La alcaldesa de Hernani afirma que el puerta a puerta se seguirá extendiendo. Beitialarrangoitia señala que los cambios en San Marcos no afectarán a una competencia municipal”. Bestalde, atzo ezagutu zen Gipuzkoako EA ere errausketaren aurka eta Atez Ateko Bilketaren alde dagoela: “El coordinador de EA en Gipuzkoa, Iñaki Agirrezabalaga, criticó la «maniobra» de PSE y PNV para modificar las mayorías en San Marcos, «utilizando los votos tránsfugas de H1!». Mostró su apoyo al puerta a puerta.”.


San Markon “estatu kolpea” eman dutenek beren bertsioa eskaini dute

2010-07-17

Usurbil, Hernani eta Oiartzungo PSE, PNV eta H1! alderdietako zinegotziek kritikatu dute Atez Ateko Bilketa eta San Markon emandako kolpea justifikatu dute:  “«La recogida puerta a puerta es una ruina y un desastre total». Concejales de Usurbil, Hernani y Oiartzun critican el sistema“. Hemen agertzen dira AABren kontrako perla mordoxka. Bestalde, Ormazabal diputatuak ere eman du gertakizunen bere bertsioa: “Ormazabal dice que el objetivo de la nueva mayoría de San Marcos no es frenar el ‘puerta a puerta‘” (Noticias de Gipuzkoa) y “Ormazabalek ukatu egin du atez atekoa trabatu nahi dutela” (Berria).