San Markoko zuzendaritzaren erantzuna kolpeari: Atez Atekoak segiko du

Imanol Azpiroz San Markoko une honetako presidenteak, Marian Beitialarranbeitia Hernaniko alkateak eta Duñike Arrizabalaga Donostiako EBko zinegotziak prentsaurrekoz erantzun zieten San Markon boterea hartu duten EAJ, H1! eta PSEk egunotan esandakoei: “Atez atekoa geldiezina dela erantzun die San Markok PSE, H1 eta EAJri. Imanol Azpiroz San Markoko lehendakariak diputazioari leporatu dio «Gipuzkoa errausketaren aldeko ‘lobby’-ari» saltzea” (Berria), “Sanmarkoko aldaketek ez dute atez atekoan eraginik izango” (Gara) eta “La alcaldesa de Hernani afirma que el puerta a puerta se seguirá extendiendo. Beitialarrangoitia señala que los cambios en San Marcos no afectarán a una competencia municipal”. Bestalde, atzo ezagutu zen Gipuzkoako EA ere errausketaren aurka eta Atez Ateko Bilketaren alde dagoela: “El coordinador de EA en Gipuzkoa, Iñaki Agirrezabalaga, criticó la «maniobra» de PSE y PNV para modificar las mayorías en San Marcos, «utilizando los votos tránsfugas de H1!». Mostró su apoyo al puerta a puerta.”.

Leave a Reply