“Intzineradoraren aita” mintzatu da: Xabier Garmendiak dio hondakinak erraustea dela onena
2010-07-26Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroetan hitzaldia eman du Xabier Garmendia Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak. Diario Vascok egin dio elkarrizketa mamitsua («La incineradora es lo más eficiente para la sostenibilidad». Defiende el tratamiento de residuos urbanos como fuente energética sostenible)… ahazturik aipatzea Garmendiaren curriculum osoa: Euskadiko Ezkerran hazitako politiko hau aspaldi batean Eusko Jaurlaritzan Ingurumeneko sailburua izan zela, gero kautxuzko kubiertan porlan-fabriketan kixkaltzeko enpresa sortu zuela, ondoren PIGRUG famatua berak idatzi zuela Gipuzkoarako hasieran bi errauskailu eta ondoren bat proposatuz… Alegia, elkarrizketatua dela Zubietako Errauste Plantaren aita.
(gehiago…)
Posted by zubieta-sos