“Estatu kolpea” San Markon: EAJ, Hamaikabat eta PSEk hartuko dute bere kontrola

2010-07-14

Intzineratzaileen propagandista den Diario Vascok titularrean argi azaldu du operazioa: “PSE y PNV recuperarán el control de San Marcos y frenarán el puerta a puerta“. Falta zaio erastea: “… para intentar dar el empujón definitivo a la Incineradora”. Diario de Noticias deskriptiboagoa da: “Una moción en Urnieta permitirá que PNV, PSE-EE y Hamaikabat controlen San Marcos“. Inork gutxik espero baitzuen kolpea Urnietako udaletik gauzatzea. Berrian “Alternatiba, EB eta ezker abertzaleari gehiengoa kenduko diete San Markon” titulatu dute, eta albistean Imanol Azpirozen lehen interpretazio bat sartu ere bai. Laburren Garak tratatu du gaia: “Acuerdan modificar la representación de Urnieta en San Marcos“. Sin falta irakurri Diario Vascok Intzineradoraren propaganda egiteko jarrita daukan Fernando Segurak hiru egun lehenago egin zuen analisia: “Esto pasa por cambiar cromos“. Pasarte bat: “La Mancomunidad con más peso está dirigida por grupos políticos que actúan como abanderados del antisistema”.


Ostiralean erabakiko du Gipuzkoako Partzuergoak Zubietako intzineradora eraiki nahi dutenen lehiaketarako baldintza plegua

2010-07-13

Diario Vascok eman du albistea: “Licitación de la construcción de la incineradora“. Alegia, ostiralean erabakiko duela Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak intzineradora eraiki nahi duten enpresa taldeek lehiaketan bete beharko duten baldintza plegua. Jokoan 400 milioi euro daude. “Sei enpresa talde Intzineradora eraiki nahian, tartean Mondragon kooperatiba taldea” albistean kontatu genuen zein zeuden interesatuta, baina DVk gogorarazi du zerrenda: “Las empresas interesadas en participar en el concurso se han organizado en seis alianzas. Grupo 1: FCC, Veolia, Von Roll, Serbitzu. Grupo 2: Urbaser, Moyua. Grupo 3: MCC, Cenim, Sener, Amenabar. Grupo 4: Tiru, Képpel Seghers. Grupo 5: Cespa, Novergy. Grupo 6: Vinci, Befesa, Galdeano).”. Ikusi enpresak zehaztasun handiagoz DVren ondorengo albiste honetan: “Las mejores empresas, atraídas por el contrato
Seis alianzas, con presencia de los gigantes del sector, han mostrado su interés en concursar
“.


Nafarroako Bortziriak eta Mendialdeko mankomunitateak Atez Ateko Bilketaren alde

2010-07-13

Los presidentes de dos Mancomunidades plantean la recogida puerta a puerta. Irisarri y Zabalo creen que es la única alternativa a que se cree una incineradora en Navarra” titulatu du Diario Vascok. Mendialdeko mankomunitatearen (Arano, Areso, Goizueta, Larraun, Leitza eta Lekunberri) presidente Xabier Zabalok eta Bortzirietakoaren (Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka) presidente Patxi Irisarrik uste dute orain dela Nafarroako hondakin plan nagusia aldatu eta intzinerazioari bidea ixteko unea.


Hernaniko bataila: zabor-gerrako albisteak

2010-07-13

Usurbildarren kontra Gipuzkoako partidu nagusiek eta Diario Vascok egindako erasoa txiki geratuko da Hernaniko herritarrei gainera datorkien bonbardeoaren ondoan. Zabor-kolpe deigarrienak bilduko ditugu hemen.
(gehiago…)


Antzuolako udalak onartu du Atez Ateko Bilketa martxan jartzea

2010-07-9

Goiena.net hedabideak eman du albistea: “Osoko bilkurak onartu du atez atekoa Antzuolan hastea“. Antzuolako Udalak uste du urte bukaerarako edo datorren urte hasierarako zaborrak atez ate batzen has daitezkeela. Antzuolako osoko bilkurak ontzat eman zuen Mankomunitatearen proposamena, aldeko zazpi botorekin: udal gobernu taldearen bostak eta Aralar-Zutik-Ezker Batua koalizioaren biak. EAJko hiru zinegotzitik bi joan ziren, eta abstenitu egin ziren; PSE-EEko zinegotzi bakarra ez zen joan. Egun batzuk lehenago Debagoieneko mankomunitateak AABk faseka eskualde osoan jartzea erabakia zuen.


Honelakoa da Zero Zabor udal ordenantza bat: Argentinatik hartutako eredua

2010-07-8

Usurbilgo lagunek bidalita eskuratu dugu Argentinan Zero Zabor taldeek darabiltzaten dokumentuetako bat, honakoan udal ordenantza bat: Modelo de ordenanza Basura Cero.
(gehiago…)