II. Zero Zabor Jardunaldietan Alfonso del Val eta Joan Marc Simón Bergara, Zarautz eta Usurbilen

2011-03-27

“II. Zero Zabor Jardunaldiak Atez Atekotik Zero Zaborrera, errausketarik gabe” apirilaren 1 eta 2an burutuko dira Bergaran, Zarautzen eta Usurbilen. Hizlari konbidatuak Alfonso del Val eta Joan Marc Simon izango dira. Alfonso del Valek jorratuko ditu “Errauste planta batek eragindako kutsadurak eta hauen kontrolak”
eta Joan Marc Simonek “Errausketaren kontrako eta Zero Zaborren aldeko mugimenduak Europan eta munduan”. Egitaraua honela dago antolatuta:
(gehiago…)


Martxoak 7: Antzuolako hondakinak gaurtik aurrera Atez Ate bilduko dira

2011-03-7

Debagoienako mankomunitateak bertako herrietan hondakinak sailkatuta Atez Ate biltzea erabaki ondoren, Antzuola da sistema martxar jarri duen lehenbizikoa. Greenpeace erakundea izan da antzuolatarrei zorionak ematen lehena: “Greenpeace-k Antzuola zoriontzen du hondakinen “Atez Ateko” bilketa selektibora batzeagatik. Antzuolako udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari erakusten dio, posible dela hondakinak kudeatzea errausgailu gabe“. Aurreko astean Zubietako herritarrak joan ziren esker ona azaltzera: “Zubietako bizilagunak Antzuolan egon dira atez atekoagatik eskerrak emateko” (Goiena.net)
(gehiago…)


Otsaileko albiste, iritzi eta deklarazio gehiago

2011-03-3

Martxoaren 20an Zubietan burutuko den Flash Mob handia antolatzen: “Mikel Erguin Fash Mobeko dantzaren koreografoari elkarrizketa” (GZZ), “GZZ prentsaurrekoa. Martxoaren 20ko Flash moberako deialdia“(GZZ), Flash Moba iragartzeko bideoa (GZZ), “Bertso Moba Hitzetik Hortzerakok saioan” (EITB), “Bertso Mob Larre-Gain sagardotegian” (bertsoa.com), “Martxoak 20, Zubietan : Flash Mob erraldoia” (Info7),
(gehiago…)


Abenduko albiste, deklarazio eta iritzi gehiago

2011-01-14

Gipuzkoan  Zero Zabor-Zero Waste kontzeptuaren inguruan sortuz doazen taldeek Gipuzkoa Zero Zabor elkartea osatu dute: “Gipuzkoa Zero Zabor propone una gestión “más racional” de los residuos urbanos” (NG),

Gipuzkoa Zero Zaborrek hitzaldiak ematen ari da lurralde osoan: Donostiako Groseko Kortxoenea gaztetxean, abenduaren 1ean Oñatin, 9an Ibarran, 15ean Arrasaten, 16an Astigarragan..

Orio Zero Zabor taldea sortu da: “Orio Zero Zabor celebrará esta tarde una nueva reunión El grupo, recién constituido, apuesta por la recogida de residuos puerta a puerta” (DV).
(gehiago…)


“Eskuz esku, Atez Ate: Ondo ari gara Hernanin”

2011-01-10

Urtarrilaren 9an Hernanin Zero Zaborrek deituta herritar multzoa bildu zen Gudarien plazan Atez Ateko Bilketarekin Hernanin ondo ari direla aldarrikatzeko eta hondakinen bilketa burutsuari eraso egiteagatik Gipuzkoako indar faktikoak, zenbait politikari eta komunikabide handiak Hernaniren izena zikintzen saiatzen direla salatzeko. “Ondo ari gara” bideoan bildu du ekitaldia HZZk eta han irakurritako agiriak hemen bildu ditugu.
(gehiago…)


Azaroko albiste, deklarazio eta iritzi gehiago

2010-12-27

- “Bost hilabetetan milioi bat kilo gutxiago bidali du Oiartzunek zabortegietara” (Diario Vasco).

- Nafarroan ere erraustu nahi dute: “Portland pide al Gobierno que le deje quemar residuos en Olazagutía” (Diario de Navarra).
(gehiago…)