Irailean Iruñean burututako “Jornadas Amantes de las Basuras” jardunaldietako bideoak sarean daude

2010-11-29

Irailean Compañía de las Tres Erres elkarteak Iruñean burutu zituen “XXI Jornadas Amantes de las Basuras” jardunaldietako bideoak dagoenekoz ikus daitezke Internetez. Aurretik, hizlariek aurkeztutako material idatzi eta grafikoak ipinita zeuzkaten.
(gehiago…)


Josep Maria Tosts azaroaren 19an Iruñean mintzatuko da Atez Ateko bilketaz

2010-11-18

Josep Maria Tosts azaroaren 19an mintzatuko da Iruñean horko La Compañía de las Tres Erres elkarteak antolatutako jardunaldi-tailer batean. Jardunaldia honela azaldu dute antolatzaileek: “Jornada-taller sobre residuos urbanos” que anuncia a modo de sumario “Experiencias singulares de recogida selectiva y compostaje de materia orgánica (Puerta a Puerta)” eta “Hondakinen kudeaketa burutsuaren alde“. Compañía de las Tres Erres horrek berak antolatu ditu urrian XXI Jornadas Amantes de las Basuras jardunaldi interesgarriak. Hizlari arituko dira Florian Amlinger austriarra (bezperan Donostian Cristina-Enea Fundazioak antolatutako Jardunaldian aritua izango dena) eta Josep María Tost Borrás,  Associació Catalana de Municipis per a la  Recollida Porta a Porta elkarteko presidentea. Hernanin Zero Zabor taldeak bere blogean eskaintzen du Tostek Hernanin 2010eko martxoan egindako hitzaldiaren bideoa.


Atez Ateko Bilketaren eskuliburua gaztelaniaz ere argitaratu dute katalanek

2010-11-9

Associacio de Municipis Catalans per a la Recollida Porta a Porta elkarteak gaztelaniaz publikatu du orain “Manual Municipal de Recogida Selectiva Puerta a Puerta” (PDF) eskuliburua, Internetetik dohainik eskuratu daitekeena.  2008an plazaratu zuten katalanezko eskuliburua, eta orain gaztelaniaz osatu dute geroztik landu diren informazioekin, tartean Euskal Herrian Atez Ateko Bilketan egin diren urratsekin.


Alfonso del Val-ek Iruñean eman berri duen hitzaldi garrantzizkoa

2010-10-29

Alfonso del Val ezaguna da Espainian ingurumen gaietan ari direnen artean. Famatua da bere “El libro del  reciclaje” liburua, baina gehiago baditu, horien artean “Insisto, ¡soy verde!: una alternativa a la incineración de los residuos en Gipuzkoa = Berriro diot, berdea naiz| : Gipuzkoako hondakinak erraustearen ordezko aukera”, gaur kasik aurkitu ezin dena. Del Valek hitzaldi inporatea eman du Iruñean berrikitan “Jornadas Amantes de las Basuras” jardunaldien barruan: “Modelos de gestión de las basuras“, Compaía de las Tres Erres-ek PDFan eskaintzen duena eta hemen ere irakur daitekena.
(gehiago…)


Zaborren lagunen jardunaldiak Nafarroan urriaren 15, 16 eta 17an, errausketa gabeko alternatiba bila

2010-10-8

Nafarroako UPNko Gobernua jo eta su dabil PIGRN saltzen, tartean intzineradora berri bat eraikitzea proposatuz. “Los propagandistas de la incineraciónen Gipuzkoa ahora promueven la incineradora de Nafarroa” albistean ikus daitekenez, Bizkaian eta Gipuzkoan errausketa sustatzen duten politikari, enpresario eta goi funtzionari berak dabiltza Nafarroan. Haien aurrez-aurre, bestelako alternatibak aztertzeko jardunaldiak antolatu dituzte “Los Amantes de las Basuras” taldekoek. Besteren artean, Imanol Azpiroz konbidatu dute.
(gehiago…)


Atez atekoa, koste gutxien duen sistema. Datuekin argudiatu du Xabier Olano Usurbilgo udaleko kontuhartzaileak

2010-09-24

Usurbilgo Noaua! herri aldizkariak plazaratutako elkarrizketan oso gauza inportanteak esan ditu bertako udaleko kontuhartzaile den Xabier Olanok. Hemen behean osorik bildu dugu originalean (PDF) “Atez atekoa, koste gutxien duen sistema. Datuekin argudiatu du Xabier Olanok, udaletxeko kontuhartzaileak” titulua daraman artikulua. Noaua!ko originalean ikusgai dago Olanok prestatutako grafikoa, artikuluan esandakoak datutan zehazten dituena.
(gehiago…)