Otsaileko albiste, iritzi eta deklarazio gehiago

2011-03-3

Martxoaren 20an Zubietan burutuko den Flash Mob handia antolatzen: “Mikel Erguin Fash Mobeko dantzaren koreografoari elkarrizketa” (GZZ), “GZZ prentsaurrekoa. Martxoaren 20ko Flash moberako deialdia“(GZZ), Flash Moba iragartzeko bideoa (GZZ), “Bertso Moba Hitzetik Hortzerakok saioan” (EITB), “Bertso Mob Larre-Gain sagardotegian” (bertsoa.com), “Martxoak 20, Zubietan : Flash Mob erraldoia” (Info7),
(gehiago…)


Ikusi Gernikako Seber Altube ikastolako gaztetxoak jangelako hondakinekin konposta egiten

2011-02-14

Gernikako Seber Altube ikastolan Kepa, Bingen, Mikel eta Paulen artean jangelako hondakin organikoak bildu eta konposta egiten dute. 5 minutu eta 26 segunduko bideo polit honetan erakusten dute beren lana:

Konposta egiten Seber Altube ikastolan“.


Abenduko albiste, deklarazio eta iritzi gehiago

2011-01-14

Gipuzkoan  Zero Zabor-Zero Waste kontzeptuaren inguruan sortuz doazen taldeek Gipuzkoa Zero Zabor elkartea osatu dute: “Gipuzkoa Zero Zabor propone una gestión “más racional” de los residuos urbanos” (NG),

Gipuzkoa Zero Zaborrek hitzaldiak ematen ari da lurralde osoan: Donostiako Groseko Kortxoenea gaztetxean, abenduaren 1ean Oñatin, 9an Ibarran, 15ean Arrasaten, 16an Astigarragan..

Orio Zero Zabor taldea sortu da: “Orio Zero Zabor celebrará esta tarde una nueva reunión El grupo, recién constituido, apuesta por la recogida de residuos puerta a puerta” (DV).
(gehiago…)


“Eskuz esku, Atez Ate: Ondo ari gara Hernanin”

2011-01-10

Urtarrilaren 9an Hernanin Zero Zaborrek deituta herritar multzoa bildu zen Gudarien plazan Atez Ateko Bilketarekin Hernanin ondo ari direla aldarrikatzeko eta hondakinen bilketa burutsuari eraso egiteagatik Gipuzkoako indar faktikoak, zenbait politikari eta komunikabide handiak Hernaniren izena zikintzen saiatzen direla salatzeko. “Ondo ari gara” bideoan bildu du ekitaldia HZZk eta han irakurritako agiriak hemen bildu ditugu.
(gehiago…)


Irailean Iruñean burututako “Jornadas Amantes de las Basuras” jardunaldietako bideoak sarean daude

2010-11-29

Irailean Compañía de las Tres Erres elkarteak Iruñean burutu zituen “XXI Jornadas Amantes de las Basuras” jardunaldietako bideoak dagoenekoz ikus daitezke Internetez. Aurretik, hizlariek aurkeztutako material idatzi eta grafikoak ipinita zeuzkaten.
(gehiago…)


Petronor urriaren 13an: ikusi nola ezkutatzen dituzten ixtripuak supiztaileek

2010-10-26

Ekologistak Martxan mugimendukoek bideo interesgarria ipini dute beren gunean. “Fuego, emisiones y ocultismo en Repsor-IPF (Petronor)” albistean kontatzen dituzte azken hilabeteotan Muskizko (Bizkaia) Petronor fabrika erraldoian izan diren ixtripu nabarmenenak, baina bat da denetan kezkagarriena: sutea gertatu zen urriaren 23an eta ez agintari politikoek eta ez Petronorreko buruek ez zuten eman horien albisterik. Aldiz, Pandorakutxak  YouTuben jarri duen “Petronor.wmv” bideoan ikusten da garbi kea eta fabrikan entzuten dira langileak larri “Agua!” esakatzen. Egile berak 11 minutuko “Muskiz, señales de humo” bideoan biltzen du Petronorren proiektuaren kontrako mugimendua.