Debagoiena bailaran Atez Atekoa martxan jartzeko urratsak ematen ari dira
2010-05-18Gipuzkoako Debagoiena bailaran gero eta gehiago hitz egiten da azken aldian Atez Ateko Bilketaz. Jordi Colomer eta Jon Kortajarenak egindako ikerketa dauka hango Mankomunitateak mahai gainean, eta zenbait datu Goiena Telebistan kontatu ditu Pedro Lasagabaster presidenteak, Eskoriatzako alkate ere badenak: bideoa Hernanin Zero Zabor blogean ikus daiteke. Bestalde, Diario Vascok bi zatiko artikulua eskaini zion orri lokaletan: “La basura llama puerta a puerta” eta “Objetivo: incrementar el autocompostaje de 700 a 4000 hogares“. Arrasateko PSE korrika etorri zen ezadostasuna azaltzera: “El PSE pide ‘sentido común’ ante la posible implantación del ‘PaP‘”.
Posted by zubieta-sos