Greenpeacek Errausketaren ikerketa ekonomikoa aurkeztu du Donostian

2010-07-24

Greenpeace erakundeak Donostian Zubietako errauste plantaren kontrako ekintza egin berri du, ikusi Garan “Instalan una incineradora simbólica ante la Diputación para alertar de los daños que causaría la planta de Zubieta“, Greenpeaceren blogean “Activistas de Greenpeace dicen ¡No! a la incineración“, Diario Vascon “Greenpeace pide que se paralice la incineradora que se ubicará en Zubieta“. Baina horrekin batera dokumentu garrantzia handikoa aurkeztu du Greenpeace, errausketa eta hondakinak kudeatzeko beste alternatibak konparatu ditu ekonomia aldetik.  Ikusi Berrian “Greenpeacek dio errausketak udalak zorpetu eta ingurumena kutsatzen duela“, Diario Vascok “La organización ecologista afirmó en Donostia que este tipo de plantas «destruyen empleo y contaminan»” eta Greenpeacek bere gunean “Greenpeace demuestra que las alternativas a la incineración generarían hasta 39 veces más empleos“. Greenpeaceren ikerketa PDF formatoan irakur daiteke: “La incineración de residuos en cifras. Análisis socio-económico de la incineración de residuos en España“; ezagutu beharreko agiria.


Honelakoa da Zero Zabor udal ordenantza bat: Argentinatik hartutako eredua

2010-07-8

Usurbilgo lagunek bidalita eskuratu dugu Argentinan Zero Zabor taldeek darabiltzaten dokumentuetako bat, honakoan udal ordenantza bat: Modelo de ordenanza Basura Cero.
(gehiago…)


Atez Atekoak 10 bete ditu Katalunian, ekainaren 3an jardunaldi teknikoa eginez

2010-06-29

Associació de Municipis Catalans per à la Recollida Porta a Porta elkarteak Katalunian Atez Ateko Bilketa martxan jartzearen 10. urteurrena ospatu berri du ekainaren 3an, jardunaldi tekniko aberats batekin. Jardunaldien egitaraua bezala hitzaldien Power Pointak sarean daude ikusgai.


Jordi Colomerren hitzaldia: Atez ateko sistema hondakinak kudeatzeko erarik merkeena da

2010-06-22

Jordi Colomer Sanmarko Mankomunitatearen aholkularia Gipuzkoako Merkataritza Ganberan izan zen ekainaren 18an atez ateko hondakin bilketak dituen abantaila ekonomikoen berri ematen. Bilketa eta kudeaketa gastuak eta joera ekonomikoa kontuan hartu zituen, baita sortzen diren lanpostuak eta sailkapena ondo egiteko har daitezkeen neurri fiskalak ere. Horrez gain, errausketari buruz aritu zen. Albistea Garak “Atez ateko sistema hondakinak kudeatzeko erarik merkeena da” eta Berriak “Atez atekoak errefusa gutxitzen eta gaikako bilketa handitzen du, Jordi Colomer teknikariaren hitzetan; emaitza horiekin udalek diru sarrera gehiago eta gastu gutxiago dituztela esan du. Zabor gehiago sortzen duenari, garestiago” eman dute. San Marko Mankomunitateak diaporaman ipini ditu hitzaldiko irudiak (”Ventajas económicas de la Recogida Selectiva Puerta a Puerta“) eta hitzaldiaren mamia: Jordi Colomer: “Hondakin-tasaren hazkunde esponentziala eteteko, premiazkoa da Gipuzkoa osoan atez atekoa ezartzea” euskaraz eta gaztelaniaz Jordi Colomer: “Para frenar esta subida exponencial en la tasa de residuos es urgente aplicar el puerta a puerta en toda Gipuzkoa“. Bi dokumentuak hemen ere ipini ditugu.
(gehiago…)


ELA sindikatuaren eskuliburuxka Atez Ateko Bilketaz, erruaketaz eta Zero Zabor kontzeptuaz

2010-06-5

ELA sindikatuak eskuliburu txiki oso polita plazaratu du hondakinen kudeaketa burutsuaren inguruan. “Zabor bilketa Atez Ate”, “Erraustegirik ez!” eta “Zero Zabor” ideiak nabarmendu dituzte azalean. Folletoa Hernanin Zero Zabor gunean ikus daiteke.


Josep Maria Tost Borrás-en (CiU) hitzaldia Interneten ikusgai

2010-03-29

Oiartzunen eta Hernanin hitz egin zuen Josep Maria Tost Borrásek “Atez Ateko bilketa, Zero Zaborrerako bidean” Jardunaldien barruan. Tost alkatea da (CiU alderditik) Kataluniako Riudecanyes herrian eta Associació de Municipis Catalanas per a la Recollida Porta a Porta elkarteko presidentea. Aurreko legealdian Tarragonako Diputazioan ingurumeneko diputatua izan zen. Hernanin Zero Zabor taldeak bere blog sozialean ikusgai jarri du Josep Maria Tosten hitzaldia, gaztelaniaz, 25 minutu dirauena, eta lagungarri erabili zituen irudiak ere bai Power Pointez. Atez Atekoaz zalantzak dituen edonori gomendatzeko modukoa.