Gipuzkoako Hondakin Partzuergoa, pitzatzen hasita… porroterako bidean?

2010-06-28

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salak, ekainaren 17an kaleratutako epai baten bidez, kautelaz bertan behera utzi du Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko batzarrak Txingudiko Mankomunitatea partzuergoan sartu ahal izateko estatutuak aldatzeko hartutako erabakia. Auto horren ondorioz, beraz, Txingudi oraingoz ezingo da izan partzuergoko kide, eta partzuergoak ezingo du jardun Txingudiren inolako esparrutan. Albisteak ondorio garrantzizkoak ekarriko dituela dirudi, egunkariek eman dituzten xehetasunetan irakurriz gero. Berriak “Partzuergoaren egitura «pitzatzen» hasi dela uste du San Markok” dio, Garak “Txingudiko Mankomunitatea ez da Hondakinen Partzuergoan sartuko” eta Diario Vascok “San Marcos afirma que el TSJPV deja en suspenso la entrada de Txingudi al Consorcio“.


Oiartzunen abian da Atez Ateko Bilketa

2010-05-24

Usurbil eta Hernaniren ondoren, Oiartzunen ere maiatzaren 23tik abian da Atez Ateko Bilketa. Diario Vascok biharamonean titulatu du: “Oiartzun se suma a la recogida de basuras puerta a puerta“. Igandean bertako albisteak, hona: Diario Vasco “Dena prest igande honetan hondakinak atez ate biltzen hasteko Oiartzunen” eta Gara “Atez atekoarekin hasteko gogoz dago Oiartzungo alkate Aitor Etxeberria“. Gainerakoan, informazio asko Oiartzun Atez Ate blogean eskaintzen da. Zorionak Oiartzun!