2011eko iraileko albiste, deklarazio eta iritziak

2011-10-3

Uda luze baten ondoren, eta Gipuzkoako instituzio gehienak esku batetik bestera aldatuta, irailean lehertu da berriro mugimendua hondakinen kudeaketaren inguruan. Errauskailuaren aldeko indarren kanpaina beroaren ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiak (Bildu koalizioaren eskuetan) eman du albistea: errauskailuarentzak moratoria martxan dago eta gogoeta eta alternatiba fase batean sartu gara.
(gehiago…)


Gipuzkoako Aldundiak oraingoz baztertu egin du errauste planta egitea

2011-09-29

Bildu koalizioak kudeatzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiak urrats garrantzizkoa eman du atzo Batzar Nagusietan Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatuak egindako iragarpenarekin: gaur indarrean dagoen PIGRUGek aurrikusitako Errauste Planta ez du eraikiko, hondakinen inguruko gogoetari ekingo dio eta sistema alternatiboak jarriko ditu martxan. Hona zer publikatu den gaiaz geroztik:
- Gara: “Alduntzin plantea una seria reflexión sobre los residuos en Gipuzkoa. La Diputación de Gipuzkoa considera que es tiempo de abrir un «periodo de reflexión y trabajo» sobre la gestión de los residuos, descartando el proyecto de incineradora previsto” eta “La Diputación elude concretar cómo gestionará los residuos de Gipuzkoa“, Fernando Seguraren kronika.
- Diario Vasco: “La Diputación descarta la construcción de una incineradora «tal y como está planteada hoy en día»“.
- Noticias de Gipuzkoa: “La Diputación de Gipuzkoa descarta la construcción de la incineradora ‘tal y como está planteada hoy en día’”.
- Berria:”Egungo errauste plantako lanekin jarraitzea baztertu du Gipuzkoak. Proiektua atzeratu eta hondakinak kudeatzeko moduari buruzko eztabaida zabaldu nahi du diputazioak”.
- Greenpeace (prentsa oharra): “Greenpeace aplaude que se descarte la construcción de la incineradora de Zubieta
La Diputación de Gipuzkoa debe elaborar ahora un plan alternativo que descarte definitivamente la quema de residuos
“.


Gipuzkoako Errauskailuaren supiztaileak ofentsiba gogorrean datoz berriro

2011-09-27

Irailarekin batera ofentsiba gogorrari ekin diote Zubietan Gipuzkoarako errauskailua eraiki nahi duten politikoek. Mehatxuak bata bestearen ondoan: indemnizazioak pagatu beharko omen direla, bertederoak gainezka omen daudela, itxitako bertederoak ireki beharko omen direla… Gipuzkoako komunikabide salduenekin elkarlanean, herritarren artean beldurra zabaldu nahi dute. Hemen bildu ditugu orain arteko perla nabarmenenak.
(gehiago…)


Denis Itxaso eta Odon Elorza sozialisten metamorfosia zein ukenduk eragin ote zuen?

2011-09-14

Ukendu bereziren batek eragindako magia izanen da, edo printze ederren baten (Xabier Garmendiaren?) musuarena. Baina metamorfosia begien bistakoa da. 2005ean intzinerazioaren kontra zeuden sozialista modernook, orain bihurtu dira Zubietako munstroaren defendatzaile sutsuak. Zubidon taldeak atera berri du argitara Odon Elorzak zer esan eta idazten zuen (eta zein gogor!) errausketaren kontra, udalaren donostia.org gunean ere badagoen dokumentua. Sei urteren buruan, Denis Itxasok idazten du bere blogean: “La basura que ahoga: 5 razones para evitar la moratoria” eta Donostialdeko sozialistek borobiltzen: “El PSE denuncia que la Diputación ha decidido parar la incineradora. Advierten que esta medida conllevará la reapertura del vertedero de San Marcos ” (Diario Vasco). Ikusi hiru dokumentuak elkarren segidan, alderatu… eta bilatu: saldukeriazko musu honen prezioa zenbatean eta nola kobratu ote da?
(gehiago…)


Hernaniko alkatea Italiako Capannorin urriaren 8an, nazioarteko Zero Waste jardunaldietan

2011-09-7

Italiako Capannori hirian (45.000 biztanle) urriaren 6, 7, 8 eta 9an Zero Zabor asmoaren inguruko nazioarteko jardunaldia burutuko da “Esperienze comunni verso Rifiutu Zero” lemapean. Egitarauan irakur daitekeenez, Euskal Herritik Hernaniko alkate Luis Intxauspe 8an mintzatuko da, ondoan izango dituelarik besteren artean, Paul Connet Zero Waste mugimenduaren lider ezagunena, Jack Macy San Franciscoko (AEB) Zero Waste egitarauaren burua eta Joan Marc Simón GAIA-Zero Waste erakundearen Europako koordinatzailea. Rifiuti Zero mugimenduak Italiako 53 herri txiki eta handi biltzen ditu, handiena Napoli ondoko Torre del Greco (87.000). Jardunaldiotan aurkeztuko da Victor Ibañezen “Zero Waste” filma ere.


San Marko errausketaren kontra eta Atez Atekoaren alde ariko da (… + iraileko albiste gehiago)

2011-09-6

Maiatzeko hauteskundeen emaitzek hankaz gora jarri zuten Gipuzkoako instituzioen mapa. Udako geldialdi luzearen ondoren, hasi dira ekintzetan mamitzen aldaketaren lerroetako batzuk, hirietako hondakinak kudeatzen dituzten mankomunitateetako zuzendaritzei dagozkienak, esaterako. Irailaren 05ean San Markok bere zuzendaritza berria hautatu zuen, prentsak jakitera eman duenez:
(gehiago…)