Artikulu inportantea blog bihurtuta: “Zeinek erre nahi ditu hondakinak?”

2010-09-22

Mikel Peruarena kazetariak “Zeinek erre nahi ditu hondakinak?” blogean astero kapitulu berri bat gehituz osatuko du ondoko artikulu oso inportante bat, Hego Euskal Herrian hondakinak errausteko dauden planen atzean gordetzen denaz. Lehen atala ipini du aste honetan, guk hemen bildu duguna.
(gehiago…)


“Intzineradoraren aita” mintzatu da: Xabier Garmendiak dio hondakinak erraustea dela onena

2010-07-26

Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroetan hitzaldia eman du Xabier Garmendia Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak. Diario Vascok egin dio elkarrizketa mamitsua («La incineradora es lo más eficiente para la sostenibilidad». Defiende el tratamiento de residuos urbanos como fuente energética sostenible)… ahazturik aipatzea Garmendiaren curriculum osoa: Euskadiko Ezkerran hazitako politiko hau aspaldi batean Eusko Jaurlaritzan Ingurumeneko sailburua izan zela, gero kautxuzko kubiertan porlan-fabriketan kixkaltzeko enpresa sortu zuela, ondoren PIGRUG famatua berak idatzi zuela Gipuzkoarako hasieran bi errauskailu eta ondoren bat proposatuz… Alegia, elkarrizketatua dela Zubietako Errauste Plantaren aita.
(gehiago…)


Ostiralean erabakiko du Gipuzkoako Partzuergoak Zubietako intzineradora eraiki nahi dutenen lehiaketarako baldintza plegua

2010-07-13

Diario Vascok eman du albistea: “Licitación de la construcción de la incineradora“. Alegia, ostiralean erabakiko duela Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak intzineradora eraiki nahi duten enpresa taldeek lehiaketan bete beharko duten baldintza plegua. Jokoan 400 milioi euro daude. “Sei enpresa talde Intzineradora eraiki nahian, tartean Mondragon kooperatiba taldea” albistean kontatu genuen zein zeuden interesatuta, baina DVk gogorarazi du zerrenda: “Las empresas interesadas en participar en el concurso se han organizado en seis alianzas. Grupo 1: FCC, Veolia, Von Roll, Serbitzu. Grupo 2: Urbaser, Moyua. Grupo 3: MCC, Cenim, Sener, Amenabar. Grupo 4: Tiru, Képpel Seghers. Grupo 5: Cespa, Novergy. Grupo 6: Vinci, Befesa, Galdeano).”. Ikusi enpresak zehaztasun handiagoz DVren ondorengo albiste honetan: “Las mejores empresas, atraídas por el contrato
Seis alianzas, con presencia de los gigantes del sector, han mostrado su interés en concursar
“.


Hernaniko bataila: zabor-gerrako albisteak

2010-07-13

Usurbildarren kontra Gipuzkoako partidu nagusiek eta Diario Vascok egindako erasoa txiki geratuko da Hernaniko herritarrei gainera datorkien bonbardeoaren ondoan. Zabor-kolpe deigarrienak bilduko ditugu hemen.
(gehiago…)


Erne! PSEk Ricardo Ortega kendu nahi du San Markoren zuzendaritzatik

2010-07-7

San Marko Mankomunitatean zuzendaritza aldatzeko lehen maniobra ote? Gaur Diario Vascok “Ricardo Ortega dejará de ser presidente de San Marcos” eta Noticias de Gipuzkoak “El PSE retirará a EB de la presidencia de la Mancomunidad de San Marcos” eman dute albistea. Biharamonean, Berrian Petxarromanek Lasarte-Oriako udalaren gorabeheren barruan esplikatu du: “‘Zaborren gerrak’ jota“. Ricardo Ortegak prentsaurrekoan eman argibideak Errenteria Gorria blogean daude: “Ante el previsible cese de Ricardo Ortega“. (gehiago…)


Sei enpresa talde Intzineradora eraiki nahian, tartean Mondragon kooperatiba taldea

2010-06-4

Diario Vascok publikatu du: “Seis alianzas de empresas quieren construir la incineradora de Zubieta“. Apuntatu 400 milioiko inbertsioak berenganatzeko konkurtsoan interesatu direnen izenak: 1) FCC eta Veolia, Voll Ron eta gipuzkoako errepideak kudeatzen dituen Serbitzu-rekin; 2) Tiru eta Képpel Seghers, berrikitan Diputazioak bisitatu duen Parisko intzineradoraren kudeatzaileak; 3) Moyua, Urbaser eta ACS, lehendik Espainian zortzi intzineradoraren manejatzaileak; 4) MCC -Mondragoiko kooperatibak- Amenabar, Sener -Zabalgarbiren kontratista- eta Grupo de Reciclado de Materiales y Residuos-ekin (Cenim); 5) Ferrovial-en filiala den Cespa eta Novergy; 6) Galdeano gipuzkoarra Vinci eta Befesarekin (Abengoaren filiala). Dagoenekoz badakigu nork pozoindu nahi gaituen.