Cristina-Enea Fundazioko jardunaldien eskandalua: gertatua ulertzen laguntzen duten agiri batzuk

2010-12-1

Eskandaluzko akabera izan dute Donostiako Cristina-Enea Fundazioak antolatutako “Hablemos de las basuras. Hiriko hondakinen kudeaketa, arazoak eta irtenbideak” jardunaldiek. Gertatu denaren ikuspegi orokorra Gipuzkoa Sin Incineradora blogak eskaintzen du albiste honetan: “El escándalo de las Jornadas “Hablemos de basuras” de la Fundación Cristina-Enea: perfecto ejemplo de manipulación“. Hemen bildu ditugu albistean aipatzen diren agiri batzuk.
(gehiago…)


Irailean Iruñean burututako “Jornadas Amantes de las Basuras” jardunaldietako bideoak sarean daude

2010-11-29

Irailean Compañía de las Tres Erres elkarteak Iruñean burutu zituen “XXI Jornadas Amantes de las Basuras” jardunaldietako bideoak dagoenekoz ikus daitezke Internetez. Aurretik, hizlariek aurkeztutako material idatzi eta grafikoak ipinita zeuzkaten.
(gehiago…)


Josep Maria Tosts azaroaren 19an Iruñean mintzatuko da Atez Ateko bilketaz

2010-11-18

Josep Maria Tosts azaroaren 19an mintzatuko da Iruñean horko La Compañía de las Tres Erres elkarteak antolatutako jardunaldi-tailer batean. Jardunaldia honela azaldu dute antolatzaileek: “Jornada-taller sobre residuos urbanos” que anuncia a modo de sumario “Experiencias singulares de recogida selectiva y compostaje de materia orgánica (Puerta a Puerta)” eta “Hondakinen kudeaketa burutsuaren alde“. Compañía de las Tres Erres horrek berak antolatu ditu urrian XXI Jornadas Amantes de las Basuras jardunaldi interesgarriak. Hizlari arituko dira Florian Amlinger austriarra (bezperan Donostian Cristina-Enea Fundazioak antolatutako Jardunaldian aritua izango dena) eta Josep María Tost Borrás,  Associació Catalana de Municipis per a la  Recollida Porta a Porta elkarteko presidentea. Hernanin Zero Zabor taldeak bere blogean eskaintzen du Tostek Hernanin 2010eko martxoan egindako hitzaldiaren bideoa.


Atez Ateko Bilketaren eskuliburua gaztelaniaz ere argitaratu dute katalanek

2010-11-9

Associacio de Municipis Catalans per a la Recollida Porta a Porta elkarteak gaztelaniaz publikatu du orain “Manual Municipal de Recogida Selectiva Puerta a Puerta” (PDF) eskuliburua, Internetetik dohainik eskuratu daitekeena.  2008an plazaratu zuten katalanezko eskuliburua, eta orain gaztelaniaz osatu dute geroztik landu diren informazioekin, tartean Euskal Herrian Atez Ateko Bilketan egin diren urratsekin.


Zaborren lagunen jardunaldiak Nafarroan urriaren 15, 16 eta 17an, errausketa gabeko alternatiba bila

2010-10-8

Nafarroako UPNko Gobernua jo eta su dabil PIGRN saltzen, tartean intzineradora berri bat eraikitzea proposatuz. “Los propagandistas de la incineraciónen Gipuzkoa ahora promueven la incineradora de Nafarroa” albistean ikus daitekenez, Bizkaian eta Gipuzkoan errausketa sustatzen duten politikari, enpresario eta goi funtzionari berak dabiltza Nafarroan. Haien aurrez-aurre, bestelako alternatibak aztertzeko jardunaldiak antolatu dituzte “Los Amantes de las Basuras” taldekoek. Besteren artean, Imanol Azpiroz konbidatu dute.
(gehiago…)


Abuztuko albiste, iritzi eta deklarazioak

2010-09-1

Abuztuan munduak lo hartzen duela dirudien arren, ematen du notiziarik. Hemen bildu ditugu aurtengoak.

Albisteak

- Gasak arazteko sistema izango du Zubietako errauste plantak(Berria) , Olano, Ormazabal y Elorza visitan la fase inicial de las obras de la incineradora (Noticias de Gipuzkoa), Olano y Elorza visitaron los viales de acceso a la incineradora de Zubieta (Diario Vasco).
San Marcos debe 5,3 millones de euros al Consorcio de Residuos de Gipuzkoa (Noticias de Gipuzkoa, Gipuzkoa Confidential blogean oinarrituta).
- Hernani llega al 82% de reciclaje, según los primeros datos oficiales (Diario Vasco).
- Esne makina ipini dute Hernaniko kalean (Hernaniko Kronika).
- Urnietako ordezkaria aldatuta, PSEk eta EAJk San Marko eskuratu dute (Berria), Urnieta posibilita el cambio de la mayoría en la Mancomunidad de San Marcos (Noticias de Gipuzkoa), Los partidos que apoyan la incineradora recuperan el control de la Mancomunidad. El Ayuntamiento de Urnieta aprobó ayer sustituir a un delegado de ANV por otro del PNV, lo que posibilita el cambio de mayorías (Diario Vasco).
- Cementos Rezola hiri hondakinak erretzeko prest agertu da (Berria),  “Carlos Gereñu Comisión Medioambiental de la AAVV de Añorga Txiki: Cementos Rezola se desnuda” (Noticias de Gipuzkoa).
- Zabalgarbiko kutsadurak kezka sortu du herritarren eta erakundeen artean eta Mantentze lanek eragin dute Zabalgarbiko kutsadura (Berria).

Iritzi eta deklarazioak

La izquierda abertzale, partidaria del puerta a puerta (Diario Vasco).
- Joxemari Etxaburu Aizpuruak Diario de Noticiasen: “Váyase, Sr. Azpiroz“.
- El PNV pone en duda los datos ofrecidos sobre los resultados del PaP (Diario Vasco).
- Egoitz Lasa, Gaur8 gunean: “Nire herrian ez“.
- Pello Zubiriak Garan: “Los verdaderos costes económicos de incinerar residuos urbanos“.
- Osasungintzako profesionalei erraustearen aurka egiteko eskatu diete (Berria).